XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA Liburu honen helburu nagusia, erreferentziako denboraldian gertatutako jaiotza, ezkontza eta heriotzei buruzko taula estatistikoen kopuru minimo bat eskaintzea da, gai hauek aztertu ahal izateko.

Koadro hauek Biztanleriaren Berezko Mugimenduari buruz 1986tik hona kaleratu izan diren argitalpenen antzeko egitura dute.

Azterketa demografikoa eskaintzeko erizpideari erantzuten diote eta horregatik oinarrizko bi ardatzen inguruan antolatzen dira: - 1975-76koaren inguruan, 1975/XII/31ko Errolda-berrikuntzako egunaren inguruan alegia, honek, biztanleri denominadorea eskaintzean, hainbat indize demografikoren kalkulua egiteko bidea ematen bait du.

@- 1976-80koaren inguruan, hirurogeitamargarren hamarkadako bigarren bosturtekoari dagokiona; bost urte metatzen ditu eta horrekin tamaina murritzagoko eremu espazial eta sozialen azterketarako bidea ematen, bere batezbesteko biztanleria epealdian estimatzearen kontura egiten badu ere.

Ezkontzen estatistikaren kasuan, bigarren eskemara mugatzen dira datuak, ez dagoelako 1975ari dagokion oinarrizko informaziorik Estatistikako Institutu Nazionalean bertan ere, hau izan da eta EUSTATi laga dizkiona.

Udalerri mailako xehetasunari dagokionez, udalerrien zerrenda 1986ko erreferentziarekin dago emana, eta horregatik bategiteren batek erasandako udalerrien agregazio bat egin da; udalerri desanexionatuen kasuan, ordea, ezin desagregatu izan da informazioa, eta horregatik zeroan agertzen dira hauek.

JAIOTZEN ESTATISTIKA Bizirik jaiotakoei eta erditzeei buruzko datuak jasotzen ditu estatistikak, baldin eta amaren bizilekua Euskadiko Komunitate Autonomoko udalerriren batekoa bada.

Atal honetan eskaintzen den informazioak, ugalkortasun orokorra, lerrunkako ugalkortasuna eta ezkontz ugalkortasuna aztertzeko bidea ematen du Euskadiko K. A., honen Lurralde Historiko, eskualde eta 100.000 biztanletik gorako udalerrietarako, hots, Barakaldo, Bilbao, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteizerako.